XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INDIA ERRI UGARIA

Ez dago ziurtzerik, zeatz-meatz iñork ez dakialako, baiñan diotenez 1968`gko Garagarrilla`n India`k 580 milloi biztanle omen zituan.

Ziur-ziur, ordea, ba-dakigu India dala munduan, Txina`ren ondoren, bigarrena biztanlez.

Gaiñera, au ere bai, lurbira guztian zazpi gizonetatik bat inditarra da.

Izkuntzetan ere, ugaritasunean, iñork ez dio aurre artuko: Berrogeitamar izkuntz-nagusi ba-ditu, eta auetzaz gainera ugaritasun ederra dialektotan.

Izkuntz-nagusietatik amabost onartuak daude konstituzio-legetan.

Ugaritsua da izkuntzetan bezela, abendetan ta erlijioetan.

Hindutarrak 417 milloi jarraitzalle dituzte; ondoren mahomatarrak 53 milloiekin; kristauak 12 milloekin ta budistak iru milloi terdiarekin, eta abar.

Lan aundirik gabe bururatuko zaigu zenbaterañoko lanez ibiliko diran naaspil auek danak legetan zuzentzen.

Nolanai ere saiatu bear giñake egoera au ulertzen.

Ezberdintasun bakarrak ez dituzu auek.

Alde ederra ere ba-dago ontan: dirutza ikaragarriak gizon gutxi batzuetan eta mixeri ikaragarria ere erritar geienetan.

Baiñan, polikiegi bederen, ba-dijoazte tarteko aberatsak sortzen, polikiegi noski.

1966-67 garrenean nazional-produkto guztia 3.700 franko belgatar, izan zan notin bakoitzeko... Ipar-Amerika`n 190.000 franko; Sarkalde-Alemania`n 105.000 franko eta Beljika`n 95.000 franko.

Alde ederra egiz!.

Erriz-erri ta bataz beste, diruketan, India amargarren dago ludian.

Multiplikatzen ba-degu 580 milloi inditar bakoitzaren 3.700 frankorekin, beldurgarrizko diruketa emango digu.

Baiñan alaz guztiz ere ta oraingoz, erri subdesarrollatuen iduri bizi ta ozen bat da India; analfabetoak, 70%, gero gose aztarrenak, sendagilleen falta, 56 milla sendagille daude bakarrik orrelako erri zabal batentzat.

Euskalerrietako langilleak ere onuragarri degu aldiz gure begiok ludi zabalean ipintzea, gure emengo arrazoiari begiratzetik utzi gabe, noski.

Begiak ere atseden artzen dute noiz-peinka begiratze tokiak aldatzen ba-ditugu.

UXOLA.